Bidaiari

Getxoko Turismo Bulegoak Q ziurtagiria lortu du berriz ere

Getxoko Turismo Bulegoak ICTE Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen kalitatearen Q ziurtagiria berritu du Ereaga hondartzako instalazioetan, Aenor erakundeak maiatzan egindako kanpoko ikuskaritzan 1.000tik 984,8ko puntuazioa lortu ondoren.

Getxoko portua.
Getxoko portua. (Dolores Giraldez Alonso)

Juanma Gonzalez Getxoko Udaleko Turismo zinegotziak adierazi duenez, «Getxoko Turismo Bulegoaren kalitate turistikoaren Q ziurtagiriak balioa ematen dio udalerriak bisitarientzako arretan eta kalitateko turismo jasangarriaren sustapenean bikaintasuna etengabe bilatzeko duen konpromisoari».

Ereagako bulegoan ekainaren 1ean jarriko da martxan udako ordutegia, irailaren 30era arte, eta jendaurreko arreta 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara izango da, astelehenetik igandera. Telefono zenbakia 94 491 08 00 da, eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus.

Era berean, Bizkaia Zubiako Turismo Informazioko Gunea uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egongo da irekita astelehenetik igandera, 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era.

Inguru paregabean

Turismo Bulegoa leku ederrean kokatuta dago, Ereaga hondartzaren ondoan (Neguri edo Algorta metro geltokiak), hain zuzen ere, paseatzeko, bizikletaz ibiltzeko, patinatzeko edo hondartzan, Kirol Portuan edo Portu Zaharrea gastronomiaz gozatzeko inguru paregabean.

Getxo, Bizkaia eta Euskal Herriari buruzko informazio turistikoa eskaintzen dute bulegoan, eta aisialdirako jarduerak zein bisita gidatuak (teatralizatuak) egiteko aukera: ibilaldiak belaontzian, surf, piraguismo, zaldiketa ikastaro edo irteerak, ibilaldi turistikoak taxiz, Guggenheimera bisita... Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez eskaintzen dute zerbitzua. Horrez gainera, Getxo markako produktuak saltzen dituzte.