Bidaiari

Japoniak turisten marka historikoa lortu du apirilean

Japoniak marka historiko berria lortu zuen apirilean, hilabete bakar batean 3,9 milioi bisitari izan baitzituen; hau da, %28,5eko igoera izan du aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta aurtengo urtarrilean lortutako kopurua gainditu du (3,78 milioi jaso zituen).

Japoniak gero eta turista gehiago erakartzen ditu.
Japoniak gero eta turista gehiago erakartzen ditu. (Getty Images)

Urteko lehen lau hilabeteetan, Japoniak 14.446.600 turista jaso ditu guztira, 2024ko urtarriletik apirilera bitartean baino %24,5 gehiago, Japoniako Turismo Bulego Nazionalak argitaratutako datuen arabera.

Apirilean turismoak izan duen gorakadaren inguruan, hainbat faktore daude, hala nola gereziondoen loraldia udaberrian eta Aste Santuko nazioarteko bidaien gorakada Asiako, Europako eta Amerikako zenbait merkatutan.

Errekor historikok

3.908.900 bisitarietatik asko Txina, Hego Korea, Hong Kong, Taiwan eta Estatu Batuetatik etorri dira. Txina, 765.100 turistarekin eta urte arteko %43,4ko hazkundearekin, eta Hego Korea, 721.600 turistarekin, aurten apirilerako errekor historikoa lortu duten hamaika merkatuen artean daude.

Era berean, beste hamar merkatuk, horien artean Kanadak (72.600 bisitari) eta Erresuma Batuak (69.500) marka historikoak lortu zituzten.

Espainia, Mexiko, Italia edo Errusiatik etorritako turisten kopurua handitu egin zen modu esponentzialean, aurreko urtearekin alderatuta.

Japoniak 24.200 turista erregistratu zituen Estatu espainoletik, 2024an izandakoaren bikoitza baino gehiago (11.722 bisitari). Aurreko urtearen aldean, Mexikotik etorritako turistak %85 gehitu ziren, 11.786 izatetik 21.800 izatera igaro baitziren.

Italiatik 45.600 pertsona joan ziren, aurreko urteko hilabete berean baino %83,5 gehiago, eta Errusiatik, berriz, 23.200.