Bidaiari

New Yorkeko MET Museum-ek Rafaelen erakusketa handi bat iragarri du 2026rako

New Yorkeko Met Museumek iragarri du Estatu Batuetan Rafaelen lanen eta objektuen erakusketarik handiena izango dela. Miguel Angel eta Leonardo da Vincirekin batera aro oso bat markatu zuen artista errenazentista da Rafael. Erakusketa 2026ko martxoaren 29an inauguratuko da eta hiru hilabeteko iraupena izango du.

Una de las obras de Rafael.
Una de las obras de Rafael. (Antonio Masiello | Getty Images)

Erakusketak 200 margolan, marrazki, tapiz eta bestelako dekorazio-arte baino gehiago izango ditu, mundu osoko bilduma publiko eta pribatu ugaritakoak, pieza ezagunekin eta gutxitan erakutsitako beste batzuekin batera, ‘Italiako Errenazimentua markatu zuen artistaren ikuspegi berri bat’ eskaintzeko.

Artelanak biltzeko zazpi urte baino gehiago behar izan ditu Met-ek. Rafaelen piezak maileguan eman dituzten erakundeen artean Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Austria, Hungaria, Alemania, Estatu Batuak eta Espainiako museoak eta galeriak daude.

Gazte hildako artista

Aukeratutako lanek Urbinon artista gisa estreinatu zen aldia hartzen dute. Florentzian izandako urterik oparoenak islatzen ditu –Miguel Angel eta Leonardorekin batera aritu zen–, baita Aita Santuaren gorteko pintore gisa eman zituenak ere. 37 urte zituela hil zen.

Piezarik garrantzitsuenen artean daude ‘Ama Birjina eta haurra San Juan Bautista gaztearekin paisaia batean’ (‘Alba Madonna’ ere esaten zaio), «edertasun klasikoko ideal errenazentistak biltzen dituena», Met-en esanetan, eta Baltasar Castiglioneren erretratua, adituen ustetan, bere garaiko onenetakoa omen dena.

Rafael Errenazimentuko «artista osoetako» bat da, hainbat arlotan aritutakoa: pintura, diseinua, arkitektura...

Met museoaren ustetan, Rafaelen erakusketak milaka pertsona erakarriko ditu datorren urtean, orain arte ez baita sekula ikusi halakorik.