Vuelingek udako eskaintza zabalduko du Bilbotik: Split eta Edinburgora
Vueling airelineak 28 ibilbide programatu ditu 2026ko udako denboraldirako Bilbotik. Guztira 2,6 milioi eserleku eskainiko ditu, %8 gehiago, eta, berrikuntzen artean, ibilbide berriak aurreikusi ditu Split (Kroazia) eta Edinburgora (Eskozia).

Vuelingek jakinarazi du 2026an 200.000 eserleku gehiago eskainiko dituela Bilboko aireportutik, aurreko udarekin alderatuta, Bizkaiaren aldeko apustua indartuz 28 ibilbiderekin, horietatik 14 nazioartekoak.
Airelineak nazioarteko sarea zabalduko du Bilbotik, Edinburgora (Erresuma Batua) eta Splitera (Kroazia) ibilbideak abiaraziz.
Nazioarteko konexioen indartze horrek, gainera, Bilbo eta Brusela arteko bidearen edukiera handitzea aurreikusten du, uda sasoian 38.000 izatera iritsi arte. Bestalde, Parisekiko lotura %33 haziko da, 140.000 eserlekura iritsiz.
Lisboa eta Porto
Lisboako ibilbideak ere 58.000 eserlekuraino handituko du eskaintza, eta Portorekiko konexioak, berriz, 59.000 eserleku izango ditu.
Vuelingek %12ko igoera aurreikusi du Milanerako bidean; udako denboraldian, astero 6-7 irteera izango ditu.
Estatu mailan, berriz, airelineak bere presentzia sendotu nahi du, Bilbo penintsulako eta uharteetako puntu nagusiekin lotzen duten helmugen sare zabal batekin.
Bilbo eta Alacant arteko ibilbideak 148.000 eserleku eta 12 frekuentzia inguru izango ditu astean; Santiagorekiko konexioak bikoiztu egingo du bere eskaintza, eguneroko hegaldira iritsiz, eta Jerezekiko ibilbideak, berriz, astean 5 irteera izango ditu uda honetan.
Ipar Teneriferekiko konexioak %12 egingo du gora, eta Fuerteventurarekiko konexioak %26, astean 6 irteerarekin. Bestalde, Eivissako konexioak 9-11 hegaldi izango ditu astean udako denboraldian.