Alkohola kalean kontsumitzearen aurkako neurriak lisboarrak haserretu ditu
Kaleko jaia Lisboako gaueko aisiaren ezaugarria da, baina hemendik aurrera muga bat izango du: zarata murrizteko helburuarekin, Udalak edari alkoholdunen salmenta murriztu du kalean gauez kontsumitzeko. Baina erabaki horrek lokalen jabeak, bezeroak eta bizilagunak zatitu ditu.

Otsailaren erdialdetik aurrera, debekatuta egongo da Lisboan alkohola saltzea kalean kontsumitzeko –lizentzia duten terrazak izan ezik–. Debekua izango da igandetik ostegunera, 23:00etatik 08:00etara, eta ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, berriz, gauerditik aurrera.
Murrizketak establezimendu mota guztiei eragiten die, dendei, jatetxeei, tabernei eta diskotekei.
«Neurri osatugabea»
Bairro Alto bezalako eremuetako bizilagunak gutxiago molestatzeko zarata murriztea helburu duen neurriak erantzun ezberdinak izan ditu lisboarren artean.
Negozio-jabe asko arauaren aurka daude. Marta Fernandes Bairro Altoko taberna bateko arduradunaren ustetan, adibidez, «ez du zentzurik neurri hori hain denbora-tarte laburrean aplikatzeak». Uste du, gainera, Lisboako jaiaren idiosinkrasiaren aurka doala neurria.
«Bairro Altuko jendea ez da denbora guztian tabernetan geratzen kontsumitzen. Kalera irten, hainbat tabernatara joan eta bidean edaria eramaten dute, adierazi du Fernandesek.
Herritarrek diote beharrezkoa dela zaratari aurre egitea, baina batzuk ez daude ados aukeratutako moduarekin.
Martina ikaslearen esanetan, neurria positiboa izan daiteke Bairro Alto «arriskutsua bihur daitekeelako gaueko 11ak pasata eta tentuz joan behar delako».
Bestalde, Patrickek, Lisboako Erasmus unibertsitateko suitzarrak, nahiago du Alfama ingurutik irten, Bairro Altutik gertu, «jendea ondo portatzen delako eta ez duelako dena lurrera botatzen».
Eraginaren inguruan
Bizilagun batek dio alkoholaren salmenta debekatzea soilik kalean kontsumitzeko arazoa konpontzeko «zeharkako modu» bat dela. «Arazoa kaleko kontsumoa bada –azpimarratu du–, arazoa zuzenean konpon dadila. Kontsumitzea gauza bat da, eta saltzea beste bat».
Baliteke debekua indarrean jartzeak eragin nabarmenik ez izatea, pertsonek kalean alkohola hartzen jarrai dezaketelako.
Betoa aplikatzen hasi aurretik alkohola tabernetan edo establezimenduetan erostea edo edari alkoholdunak etxetik eramatea... Horrelako kasuak ez daude aurreikusita. Martinak eta Patrickek, adibidez, onartzen dute etxean alkohola balute eta edan nahiko balute, kanpora eramango luketela.