Vegliante Emiliano (Getty Images)
Munduan pasieran

Akazia erioloba, Dead Vlei parke ikusgarrian

Akazia erioloba da (Vachellia erioloba), “gamelu-” edo “jirafa-arantza” izenez ezagutzen dena. Namib-naukluft parke nazionalean dago, Namibiako gune babestuan. Guztira, 49.768 kilometro karratuko azalera duenez, Afrikako parke handiena da eta munduko laugarren handiena.

Irudian agertzen den akazia bakartia Dead Vlein dago, non denborak geldirik dirudien. Lurreko lekurik fantasmagorikoenetakoa da.

Dead Vlei buztinezko sakonune bat da, munduko hareazko duna altuenek inguratzen dutena (batzuk 300 metrokoak).