Egin planak

Antzinako sineskerak eta kondaira zaharrak gidari hartuta, 26 ibilbide

Euskal Herriko geografia kondaira zaharrez josita dago. Horietako batzuk baso ospel, mendi lerden, harkaitz segail edo leize sakonei atxikita daude. Beste batzuk, berriz, gaztelu, etxe, baseliza edo megalitoei lotu zaizkie.

Elezahar horien oinatzen atzetik ibili ondoren, 26 ibilbide proposatzen dituen liburu hau ondu du Josean Gil-Garcia Agotek.

Antzinako pertsonaiak gidari hartuta, tartean Gartxot eta Mari, zazpi herrialdeetako paisaia ikusgarrien artean ibiltzera gonbidatzen gaitu ‘Kondaira zaharren ibilbideak’ argitalpenak, Sua edizioaren eskutik.

 

‘Kondaira zaharren ibilbideak’

Josean Gil-Garcia Agote

Sua edizioak, 2025

Euskal Herria bilduma

158 orrialde. Euskara