Evgeny Subbotsky (Getty Images)
Munduan pasieran

Ilargiaren Harana eta Neil Armstrong

Izena, Ilargiaren Harana, Neil Armstrongek jarri omen zion, ilargia zapaldu zuen lehenak. Antza denez, Boliviako Gobernuaren egoitza bisitatzen ari zen 1969an. The Strongest eta Bolivar taldeen arteko partida bat ikusi ondoren, golf-partida jokatzera zihoala, leku hori ikusi zuen eta, ilargiaren paisaiekin zuen antzekotasunarekin harrituta, izena jarri zion.

Boliviako hiriburu La Paz-etik 10 kilometrora dagoen formazio geologiko ikusgarria da. Leku horretan, higadurak mendi baten goialdea kontsumitu du, eta, lurra buztinezkoa denez, denboraren joanak aire zabaleko artelan naturala sortu du, estalagmita-basamortu baten antzekoa.