Egin planak

Folkez Blai lehiaketa

Irailak 10-12

Irailaren 10ean abiatuko da Ermuan Folkez Blai lehiaketa eta hiru egunetan zehar kontzertu ugari izango dira Bizkaiko udalerrian. Lehen egunean, El Nido, Tribu Candra eta Howdy Bluegrass arituko dira. Larunbatean, berriz, Rascanya, Caamaño & Ameixeiras eta Felpeyu igoko dira agertokira. Eta, azkenik, igandean, “El barco de Martín” kontzertu didaktikoa eskainiko du Jorge Arribasek, eta, ondoren, Deira eta Sarrabete taldeek itxiko dute topaketa.