Egin planak

Zainzuriaren Egunean, ‘Nafarroako urre zuria’-ri omenaldia: lehiaketa, azoka, dastaketa...

Maiatzak 5

Urtero bezala, Zainzuriaren Eguna ospatuko da Deikaztelun maiatzean, hilaren 5ean. Nafarroako herriak lotura handia du barazki preziatuarekin eta horregatik antolatzen dute jaialdia, “Nafarroako urre zuria” goresteko.

Lehiaketa, dastaketa, salmenta, azoka... aurreko edizioetan bezala, ehunka lagun bilduko dira antolatutako ekitaldietan, herritarrak zein kanpotik propio hurbildutakoak, kalitatezko produktua aurkituko duten jakitun.