Egin planak

XIX. eta XX. mendeetako emakumeen lanari, aitortza

Irailak 16-Azaroak 9

XIX. eta XX. mendeetan emakumeak lan-esparruan izan zuen papera berreskuratu eta ikusaraztea. Horixe da Itsasmuseumen ikusgai dagoen erakusketaren helburua. egindako proiektua da.

Esperanza Yunta margolari grabatzaileak eta Tere Ormazabal argazkilariak garai hartako lan gogor eta sarritan gutxietsien irudikapen artistikoa jaso dute, figurazioa eta abstrakzioa uztartuz: bata, lanbideen azalpen bisuala, eta bestea emakumeen alderdi intimo eta sakona adierazteko.

Erakusgai dauden 31 artelanetan –Yuntaren 13 artelan bikoitz eta Ormazabalen 19– pintura eta argazkigintza diziplina osagarri gisa aurkezten dira, publikoari eskainiz askotan ahanztura historikora baztertuak izan diren emakume langileei buruzko ikuspegi plurala eta obren arteko elkarrizketa artistiko eta bisuala sortuz.

Obretan Bilboko itsasadarrarekin eta itsasadarreko bizitza ekonomiko eta sozialarekin loturiko lanbideak jasotzen dira, baina baita emakume batzuen errefuxiatu-izaera eta bizirik irauteko eginiko borroka ere.