Getty Images

Jakarandak Loretan jaialdia

Urriaren amaieratik azarora bitartean, zenbait astez, Jakarandak Loretan jaialdia ospatzen da Australiako Grafton hirian, Hegoaldeko Gales Berriko iparraldean.

Kaleek, lore morez beteta, ehunka bisitari erakartzen dituzte, desfileez eta hamaika ikuskizunez gozatzeko, batez ere, Jakaranda Ostegunean. Egun berezi horretan, herritar gehienak arropa morez jantzita ateratzen dira kalera ospakizunaren inguruan antolatutako jardueretan parte hartzera.

Jaialdia 1935ean egin zen lehen aldiz eta gaur egun Graftoneko ohiko hitzordu koloretsu eta bizi bihurtu da.