Rio de Janeiro, prest inauterietarako

Rio de Janeiro inauterietarako prestatzen ari da. Azken hamazazpi urteetan egin den bezalaxe, 70 konpartsa herrikoik desfile koloretsu eta alaia eskaini dute hiriko kaleetan. Dena dela, egitarau ofizialetik kanpo egiten den ekitaldia da, inauterien irekiera ‘ez-ofiziala’ balitz bezala.
Izan ere, desfile ofizialak otsailaren 13an hasiko dira, Rioko alkateak hiriko giltzak modu sinbolikoan Momo erregeari ematen dizkionean.
Inauterien aurreko hitzordu hau Desliga dos Blocos (‘Konpartsen askapena’) mugimenduak antolatzen du, inauterietako denboraldi ofizialean desfileak erregistratzeko burokrazia areagotu dela kritikatzeko.
Helburua da «hiria erabiltzeko eskubideari buruzko hausnarketa proposatzea», eta, halaber, «zalantzan jartzea inauterietako herri adierazpenak ‘ofizial’ eta ‘ez-ofizial’ gisa sailkatzen dituzten kontzeptuak».
Lehia bizian aritzen dira urtero Rio de Janeiro, Salvador de Bahia eta Recife, Brasilgo inauteririk onenaren ‘postala’ ea nork eskuratuko. Iaz zortzi milioi bisitari izan zituen Rio de Janeirok.