Egin planak
Atlantikaldia
Irailak 17-20
‘Uhinak’ izango da aurten Atlantikaldia jardunaldietako leloa, itsasoari begira dagoen baina hortik harago doan kontzeptu gisa hartuta: soinua, mugimendua, energia, transmisioa, oihartzun partekatua...
Urtero bezala, kulturen arteko elkarrizketa eskainiko du jaialdiak, musika, dantza, arte, literatura, gastronomia eta kirolaren bidez.
Irailaren 17tik 20ra arterako egitarauak askotariko estiloak uztartzen dituen nazioarteko zein tokiko proposamenak biltzen ditu.