Gonzalo Azumendi
AZUMENDIREN UNIBERTSOA

Irudien bidez

Lau hamarkada baino gehiago ibili da munduan bueltaka bidaien inguruko hamaika proiektutarako argazkiak ateratzen. Eta «azkenean», berak dioen bezala, bere liburua argitaratu du: ‘Universo Azumendi’.

Liburuko argazki bat.
Liburuko argazki bat.

Gonzalo Azumendi getxotarrak unibertsoaren inguruan duen begirada berezia jaso du 150 argazkitan. Berak aukeratu ditu irudiak, besteen filtrorik eta agindurik gabe. Eta, argazkilariaren esanetan, «liburu positiboa» ondu du, «distiratsua», «energia uholde» baten antzekoa. Hitzik gabekoa. Amets egiteko eta hegan egiteko bidaia bizia.

Erreportaje honetan liburuko zenbait irudi bildu ditugu, askotariko interpretaziotara irekita daudenak baina egilearen oroitzapenak, pasadizoak eta inpresioak jasotzen dituztenak. Helburua irudimenarekin munduari bira xelebrea ematea izan da, betiere Azumendiren unibertsoa baliatuz. Argazkilariak berak editatutako argazki liburua 50 euroan dago salgai.