Producers Network ekimena eta Ventana Sur jaialdia dira bi kide berriak, Zinemaldiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Producers Network-i dagokionez, bertan, Canneseko Zinemaldiaren Le Marché du Film ekimenaren barruan, ekoizleak testuinguru horretan elkartzen dira, munduko zinema-industriaren urteko ekitaldirik garrantzitsuenean, hain zuzen. Hitzarmen horri esker, Donostiako Koprodukzio Foroan hautatutako Hego Amerikako proiektuen ekoizleak hurrengo Producers Network edo Producers Workshop-era joan ahal izango dira.
Bestalde, foroan hautatutako Europako proiektutako sei ekoizlek Ventana Sur jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartu ahal izango dute, hau da, Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Erakundeak (INCAA) eta Marché du Filme-k antolatzen duten merkatuan.