Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea da, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianen eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.
Hala, aurtengoan Athletic futbol taldea saritu du EHGAMek Urrezko Hirukiarekin Bizkaiko Aldundiak Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean bultzatako kanpainan parte hartzeagatik.
Trapuzko Espartina, aitzitik, Jose Ignacio Wert Kultura, Hezkuntza eta Kirol ministro espainolari eman diote, «Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaiari, izena aldatzeaz gain, izana ere aldatu diolako, besteak beste, homofobia gaitzesten zuen atala eta askatasun afektibo eta sexualei buruzko aipamen oro kenduz».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

