
Gaurko goiza egun pasa egiteko aprobetxatzen dute askok, ugariak direlarik familia eta haurrekin gerturatzen direnak musika eta kale animazio ugariez gozatzeko.
Ohikoak diren kale animazio eta dantza saioekin batera, kolektibo eta elkarte kultural ezberdinek ezarritako azokaz gozatzeko aukera izan da, ‘elkarteen herrixka’ bezala izendatu duten gunean, bertan kamisetak, liburuak, diskoak eta bestelako materiala eskuratu ahal izan delarik.
Une honetan presoen sostengurako antolatu den «Lip dub»-a prestatzen ari dira, ekimenak herri osoa hartuko duelarik Xutik taldearen kantu batekin.
Musikalki, Antxerteta gunea da esnatzen lehena. Atzo hip hop giroak nagusitu ziren bertan, eta gaur Iparraldeko Kolektiboa osatzen duten musika taldeen txanda izango da. Iparraldeko musika taldeak sostengatzeko jaio den musika elkartea da honakoa, ipar euskal herriko hiru lurraldeetako musika lau haizetara zabaldu asmoz, bertako musika eszenaren izebergaren punta erakutsiz. The Lookers, Begiz Begi, Torii edota The Belladurians dira goizean zehar zuzenean ariko diren batzuk.
Arratsean, berriz, zabalduko dira musika gune nagusiak GibelHerri eta Urbeltzeta eszenatokietan.. Laket, Bebe, Su Ta Gar, Vendetta, Raggasonic, edota The Abyssinians taldeek osatzen dute gaurko eskaintza, musikalki, ska, rock, patxanga, reegaea edo heavy metal giroak entzuteko aukera izanen delarik.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
