Multzo gogorra egokitu zaio Baskoniari Euroligari ekiteko, talde greziarrarekin batera, Turkiako Anadolu Efes, Lituaniako Zalguiris Kaunas, Italiako Emporio Armani Milano eta Kroaziako Cedevita Zagreb izango baititu aurrez aurre Europako txapelketa nagusiaren lehen fasearen C multzoan.
Fase hau ligaxka eran jokatuko da, guztiak guztien aurka, eta ondoren, talde bakoitzeko lau onenak Top-16ra igaroko dira. Bigarren fasean berrikuntza bat izango da, 16 taldeak zortziko bi multzotan banatuko baitira, 14 partidako jokatuz, eta ez sei, orain arte bezala. Gainera, ez da zozketarik egingo Top-16rako, eta lehen faseko sailkapenaren arabera igaroko dira multzo batera edo beste batera.
Gainotzeko multzoei dagokienez, A multzoan, Panathinaikos, Real Madril, Moskuko Khimki, Fenerbahce Ulker, Ljublianako Union Olimpia eta aurreko faseko talde bat izango dira; B multzoan, Maccabi Electra Tel Aviv, Montepaschi Siena, Berlingo Alba, Unicaja Malaga, Asseco Prokom eta Elan Chalon; eta D multzoan, Bartzelona Regal, Moskuko CSKA, Belgradoko Partizan, Lietuvos Rytas, Brose Baskets eta Besiktas Istanbul.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Zestoa: El fiscal admite la sombra de violencia machista pero mantiene la petición de multas

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
