NAIZ.INFO
IRUÑEA

Riau-riau-eko istiluetan atxilotutako gaztea epailearen aurrera eramango dute gaur

Riau-riau-ean izan ziren istiluen harira larunbatean atxilotu zuten Mikel Auza gaztea gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera.

Mikel Auza larunbatean atxilotu zuten, bezperako Riau-riau-ean izan ziren istiluen harira. Agintarien aurkako erasoa eta ordena publikoaren aurkako delitua leporatzen diote.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera.