NAIZ.INFO
ZUMAIA

Joxe Mari Korta izan dute gogoan Zumaian haren heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Joxe Mari Korta Adegiko lehendakari izan zena omendu dute gaur Zumaian bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean. Ordezkaritza instituzionala izan da bertan, eta horien artean zen, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Joxe Mari Kortaren lagun eta senideak haren omenaldian. (ARGAZKI PRESS)
Joxe Mari Kortaren lagun eta senideak haren omenaldian. (ARGAZKI PRESS)

Omenaldia egin diote bere senide eta lagunek Joxe Mari Korta Adegiko lehendakaria izan zenari. Hamabi urte igaro dira ETAren ekintza baten ondorioz hil zenetetik eta ordezkaritza politiko eta instituzional zabala gerturatu da ekimenera.

Omenaldian izan dira, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Joseba Egibar GBBeko lehendakaria, Ikerne Badiola eta Jon Peli Uriguen diputatuak, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea eta Aintzane Ezenaro Aralarreko legebiltzarkide ohia.

Joxemari Kortaren Bidetik Fundazioko bozeramailea den Jesus Mari Mujikak ordezkaritza politiko eta instituzionala ekimenera gerturatzea «positiboa» dela esan du. Hala ere, garbi utzi nahi izan du «Joxe Mari Korta, bere familia, lagunak eta fundazioa bera» direla gaurko protagonistak.