Naiz.info
Donostia

Tenperaturek gora egin dute nabarmen, batez ere barnealdean

Saharatik datorren aire masak tenperatura beroak ekarri ditu Euskal Herrira. Barnealdean 35 gradutik gora igo da termometroa. Datozen egunak ere beroak izango dira.

Iturriek gainerako egunetan baino bisita gehiago izan dute gaur. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Iturriek gainerako egunetan baino bisita gehiago izan dute gaur. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Eguraldi beroa izan da gaur Euskal Herri osoan, batez ere barnealdean, eta bihartik aurrera ere hala izango da. Saharatik datorren aire masa beroak igoaraziko ditu termometroak.

Euskal Herriko kostaldean, itsas haizeak apur bat leundu du tenperatura eta 30 gradu inguru izan dira gaur.

Barnealdean bero sapa nabariagoa izango da. Nafarroan 35 gradutik gora izan dira gaur.