
Bere bigarren Olinpiar Jokoei ekingo die gaur Maider Unda Gasteizko borrokalariak. Beijingen domina bat lortzea eskura izan bazuen ere, esku hutsik bueltatu behar izan zuen. Oraingoan, ordea, helburu handiekin abituako du lehia, domina bat lortzea ez ezik, urrezkoaren bila joango da.
Ez du Olinpiar Jokoetara sailkatzeko bide erraza izan, olinpiaden aurreko azken txapelketan lortu baitzuen sailkapena, lehenagokoetan kale egin eta gero. -72 kiloko modalitatean hartuko du parte arabarrak.
Ana Talia Betancur kolonbiarra izango da bere lehen aurkaria final zortzirenetan. Hasiera batean, behintzat, ez luke zailtasun handirik izan behar aurkaria menderatzeko.
Unda brontzezko domina lortutakoa da 2009ko Munduko Txapelketan eta 2010 eta 2012an Europakoan. Gainera, Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeak eskarmentu handia eman zion.
Gaurkoan, Ophélie Aspord baionarrak ere lehiatuko du igeriketan eta 10 kilometroko saioa egin beharko du.
Jarraitu NAIZen webgune berezian Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia.

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

