
Helburu bezala urrezko domina bazuen ere, brontzearekin itzuliko da Maider Unda borrokalaria Euskal Herrira. Bere azken Olinpiar Jokoak izan daitezkeen hauetan, beraz, sari potoloa lortu du.
Bikain hasi zuen eguna aramaioarrak. Final laurdenetan eta final erdietan ez zuen zailtasunik izan aurkariak mendean hartzeko. Final erdietan, ordea, urrezko domina gero eta gertuago zuenean, zilarrezko domina lortu zuen Stanka Zlateva Hristovaren aurka galdu egin zuen.
Brontzearen aldeko borrokan, ordea, egoerari buelta eman eta aise gainditu zuen Vasilisa Marzalyuk bielorusiarra.
Garaipena, argazkian ikus daitekeen bezala, ingurukoekin ospatu zuen Undak, txapela buruan zuela.
Natalia Vorobieva izan da txapelketako irabazlea.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian jarraitu daiteke.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da



