Naiz.info

Gazte arbonar bat desagertu da Bidarten, itsasoan

Arbonako 20 urteko gazte bat desagertu zen atzo Bidarten bere lagunekin itsasoan zegoela. Larrialdi zerbitzuek ez dute aztarnarik aurkitu.

Kazeta.info agerkari digitalaren arabera, 20 urteko gazte bat desagertu zen atzo Bidarten, itsasoan.

Ezbeharra atzo arratsaldeko lauak inguruan jazo zen, gazte bat baimendutako eremutik kanpo lagunekin olgetan zela.

Antza, itsas korronte bortitz batek gazteetako bat eraman zuen.

Arbonarra da desagertutako gaztea. Larrialdi zerbitzuak ezbeharraren tokira bertaratu ziren baina ez dute aztarnarik aurkitu.

Gauean bilaketa lanak bertan behera utzi zituzten eta gaur berrartu.

Uda hastapenetik zortzi lagun hil dira itota Lapurdi eta Landetako hondartzetan.