Naiz.info
Bilbo

Hamasei urteko gazte bat hil da Areatzan, auto istripuz

Ezbeharra N-240 errepidean gertatu da, Areatza parean, haurra eta bere ama zihoazen autoa irauli denean. Hamasei urteko adingabea hil egin da.

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, istripua atzo gaueko 22.00ak inguruan gertatu zen.

Oraindik argitzeke dago istripua zerk eragin duen. Antza, ama-alaba zeanuriarrak zihoazen autoa errepidetik irten eta irauli egin da ondoren.

Hamasei urteko neskatoa autoaren barruan geratu da harrapatuta eta suhiltzaileen laguntza beharrezkoa izan da atera ahal izateko.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuak adingabea artatzen saiatu dira baina istripuaren tokian hil da zauri larrien eraginez.

Ama zaurituta dagoela jakinarazi dute iturri berberek.