
‘Zuloak’ filmaren inguruko xehetaxunak eskaini ditu eguerdian Fermin Muguruzak. Gaur estreinatu da pelikula Donostiako Zinemaldian eta horren harira, ez dela dokumental klasiko bat azaldu du irundarrak.
Muguruzak esan duenez «sorkuntzazko dokumentala» edo «dokumental faltsu» bezala ezagutzen den generoaren barnean kokatu daiteke pelikula eta bere «asmakizun» bat izan dela azaldu du. Hala, beste herrialde batzuetan egin den bezala, fikziozko dokumentala sortzea bururatu zitzaion, baina bertako zer edo zer egin nahi zuen eta horretarako Eider eta Arrate Rodriguez ahizpen laguntzaz ‘Zuloak’ taldea sortzeari ekin zion.
Ildo horretan, bi ahizpekin «konspirazio» moduko bat burutu duela batera esan du musikari irundarrak.Nolanahi ere, errealitateak ere toki handia hartu du dokumentalean.
Arrate nahiz Eider Rodriguez aurkezpenean izan dira, ‘Zuloak’ pelikulan parte hartu duten musikari ezberdinekin batera.
Zinemaldian estreinatu ondoren urriaren 5etik aurrera zinema komertzialetan ikusi ahal izango da pelikula.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas



