NAIZ.INFO
BILBO

Errontegi zubian gertaturiko istripu baten ondorioz lau kilometroko auto ilarak sortu dira

Kamioi bat eta bi autok elkar jo dute Errontegi zubian eta ondorioz lau kilometroko auto ilarak sortu dira A-8 autobidean, Getxora bidean. Pertsona bat zauritu da eta eritxera eraman dute.

Kamioi batek eta bi autok istripua izan dute N-637 errepideko Errontegi zubian. Ondorioz, lau kilometroko auto ilarak sortu dira A-8 autobidean, Getxora bidean, Lakuako Herrizaingo Sailak adierazi duenaren arabera.

Istripua goizeko 07.15etan jazo da eta A-8 autobidearen ezkerreko erreia moztu egin behar izan dute. Ezbeharraren ondorioz pertsona bat zauritu da eta eritxera eraman behar izan dute.