NAIZ.INFO
DONOSTIA

Urkullu: «Espainiako Estatua kiebra jota dago ekonomia eta instituzio arloan»

Espainiako Estatuak eremu ekonomikoan eta arlo instituzionalean porrot egin duela esan du Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak. Hauteskunde programan aurkeztu ez duten murrizketarik ez dutela egingo esan du eta subirautza asmoen aurretik «lehentasuna errealitate ekonomikoa» dela.

Iñigo Urkullu atzoko kanpaina hasierako ekitaldian Donostian. EAJ-PNV
Iñigo Urkullu atzoko kanpaina hasierako ekitaldian Donostian. EAJ-PNV

EiTBn egin dioten elkarrizketan esan du Eusko Jaurlaritzak ez dituela defizit helburuak beteko eta Espainiako estatua «kiebra jota» dagoela ekonomia eta instituzio arloan. Bere alderdiak hezkuntza eta osasungintzan ez duela murrizketarik egingo esan du eta ez duela ezkutuko agendarik, «hain da ezkutua nik ez dudala topatu oraindik», esan du.

Erabakitzeko eskubidearen inguruan egin dituen aldarrikapenen inguruan esan du «117 urte pasa direnean EAJ jaio zenetik, inor ez dadila harritu ditugun asmoengatik». Hala ere, esan du badakiela zein den egungo egoera ekonomikoa eta lehentasuna hori dela.

Lehia estua iragarri du Egibarrek

GARA eta NAIZek gaur argitaratu duten inkestaren inguruan galdetu diote Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako buruari. Lehen indarra izateko bien arteko «lehia estua» izango dela uste dute Egibarrek.