NAIZ.INFO
IRUN

Mintegiren ustez «astakeria» da «murrizketak inposatzen dituen sistema hau» diruz mantentzea

Laura Mintegi EH Bildu koalizioaren lehendakarigaia eta Gipuzkoako zerrendaburua den Xabier Isasi Irunen izan dira. Bertan, Mariano Rajoy Estatu espainiarreko presidenteari erantzunez, «astakeria bakarra murrizketak inposatzen dizkigun sistema politiko eta finantziero honen gehiegikeriak» diruz mantentzea dela esan du Mintegik.

EH Bildu koalizioak Irunen eman duten mitinaren irudi bat. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
EH Bildu koalizioak Irunen eman duten mitinaren irudi bat. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

EH Bildu koalizioaren lehendakarigai den Laura Mintegik Irungo ekitaldi politikoan hartu du parte Gipuzkoako zerrendaburua den Xabier Isasirekin batera.

Bertan, Mariano Rajoy Estatu espainiarreko presidenteak atzo egin zituen adierazpenei erantzun die Mintegik eta «astakeria kolosala, independentzia baizik, gure diruarekin banku lukurreru baten erreskateak, bere zuzendarien aurre jubilazioak edota murrizketen inposatzen dizkiguten zilegitasunik gabeko zorrak» mantentzea dela adierazi du.

Xabier Isasik, bestalde, aldaketaren «beharrizana» azpimarratu du bere hitzaldian eta gogor kritikatu du gaur egunean indarrean dagoen sistema. Bide horretan EH Bildu kokatu du aldaketa sustatzeko subjetu bezala.

Sistema mantentzearen alde daudenei, «inbertsiorik txikienarekin ahalik eta etekin gehienak lortzeko helburua» dutela esan die, eta horregatik «espekulaziora» jotzen dutela, «gazteak, emakumeak eta etorkinak esplotatuz».

Bestalde, koalizioaren programak jasotzen dituen neurri konkretu batzuk ere aipatu ditu, horien artean; lan jarduna murriztearena, gutxiengo soldata 1.075 eurotan ezartzea, pentsio sistema propio bat sortu eta garatzea, erretiro adina 65 urtetan ezartzea, enplegu berdea, egonkorra eta kalitatezkoa sortzea eta sektore profesional guztiei gizarte segurantza hedatzea.