NAIZ.INFO
BALMASEDA

Emakume bat hil da Balmasedan, auto istripuan

35 urteko emakume bat hil da gaur goizean Balmasedan, gidatzen zuen autoak kamioi baten aurka talka egin ondoren.

Lakuako Barne Sailak azaldu duenez, goizeko 7.50ean istripua izan da BI-636 errepidean, Balmaseda parean. Argitu ez diren arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek talka egin dute aurrez aurre eta autoaren gidaria, emakume bat, ibilgailuan harrapatuta geratu da.

Ezbeharraren tokira joan diren osasun zerbitzuak 35 urteko emakumea berpizten saiatu dira baina ezin izan dute ezer egin eta bertan zendu da.

Istripuaren ondorioz errepidea itxita geratu da eta trafikoa desbideratu behar izan dute.