Hauteskunde kanpainan esan zuena berretsi du Laura Mintegik ETBn gaur goizean egin dioten elkarrizketan, hau da, «hauteskundeetan hiritarren babes handiena jaso zuen alderdi politikoak gobernatu behar du». Hori errespetatu egingo duela nabarmendu du.
EH Bilduren lehendakarigaiaren ustez, Urkulluk bere botoak izango ditu inbestidura-ekitaldian eta, printzipioz, 27 bozekin, abian jar dezake Legebiltzar berria eratzeko prozesua. Koalizio abertzaleak aztertu egingo du zer egin, baina ez du «eragotziko lehenengo indarra izatea gobernatzen duena».
«Horrek ez du esan nahi zuzenean babesten dugunik», zehaztu du Mintegik.
EH Bilduren iritziz Legebiltzar berria ahalik eta azkarren osatzea litzateke hoberena, aurrekontuak egin behar direlako, «ona delako lanean ari den Gobernua izatea eta ez funtzioetan», eta Gobernu egonkorra «lehenbailehen» edukitzea komeni delako, krisi ekonomikoari aurre egiteko «neurriak hartu behar direlako berehala».

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

KAS exige al Ayuntamiento de Donostia «que cese la intimidación» a sus voluntarios

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol


