Naiz.info
Noida

Vettelek Indian irabazi du Alonsoren aurretik

Laugarren garaipena eskuratu du jarraian alemaniarrak eta 13 puntutako aldea dauka Munduko txapelketako sailkapenean, bigarren tokian bukatu duen Fernando Alonsorekiko.

Vettel aurretik joan da lasterketa guztian zehar. (AFP)
Vettel aurretik joan da lasterketa guztian zehar. (AFP)

Hiru lasterketa bakarrik geratzen dira Bat Formulako Munduko txapelketa bukatzeko eta Sebastien Vettelek 13 puntu ateratzen dizkio Fernando Alonsori.

Alemaniarra bikain ari da azken lasterketetan eta berriro irabazi du Indian bigarren tokian sailkatu den Fernando Alonsoren aurretik. Red Bull taldeko bigarren gidaria den Mark Webber sailkatu da hirugarren postuan.

Ikusi emaitza guztiak NAIZen webgune berezian.