
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Rodriguezek onartu egin du agintari politikoek «mantso» jokatu dutela etxe kaleratzeen inguruan, arazoari erantzuna ematen jakin ez dutelako.
Hain zuzen, Barakaldon bertan egin zuen bere buruaz beste Amaia Egañak ostiralean, bere etxetik kaleratzera zihoazenean.
Rodriguezek onartu egin du «hanka sartu» duela PSEk, Lakuako Gobernuan emandako urteetan ez duelako «ezer» egin etxe kaleratzeen aurka.
Iragarri duenez, PSEko alkateek batzarra egingo dute aste honetan etxe kaleratzeen afera aztertu eta proposamen bat egiteko. «Araua zaharkitua dago eta aldatu beharra dago, epaileek esku har dezaten eta jendea etxetik botatzeko erabakia banketxeen esku gera ez dadin».

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Pays Basque
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Pays Basque
Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

Pays Basque
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual

Musique





