Estatu espainiarrean UGT eta CCOOk deituta dagoen greba orokorra «normaltasun osoz» igarotzen ari dela esan du Nafarroako Gobernuak. «Lasaitasuna» dela nagusi aipatu du eta gertakari txiki batzuk besterik ez direla jazo nabarmendu du.
Volkswagenen eragina izan du deialdiak eta 22.00etatik 06.00etarako txandan gehiengo handi batek egin du lanuztea. Hala adierazi du enpresako langile komitearen burua den Jose Luis Maniasek eta istiluen falta nabarmendu du.
CCOO, UGT eta beste zenbait eragile sozialek mobilizazio anitz deitu dituzte gaurko egunerako Iruñea eta Nafarroako beste zenbait herrietan.
UGTk industria gunetako jarraipena nabarmendu du
UGT sindikatuak Nafarroako industria gunetan lanuztearen jarraipena «handia» ari dela izaten nabarmendu du eta Volkswagen enpresaren erantzuna aipatu du.
Garraio urbanoak normal diharduela esan du sindikatuak, ezarri diren gutxiengo zerbitzuak direla eta.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

