Hamazortzi urte eta erdi espetxean igaro ostean, gaur aske geratzekoa zen Ramon Uribe Navarrori ‘Parot doktrina’ aplikatu diote.
Ines del Rio euskal presoaren aferaren baitan Estrasburgoko Auzitegiak Estatu espainola kondenatu zuenetik, 197/2006 doktrina aplikatzen duten lehen aldia da.
Usurbilgo Herrirak gogor salatu du «bahiketa berri hau» eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu. Gaurko pentsatua zuten ongi etorri jaia herri-asanblada eta protesta zaratatsu baten bilakatuko dela ere azaldu dute.
Horrenbestez, arratsaldeko 19.30etan frontoira gerturatzeko deialdia egin dute.
Juan Ramon Rojo irundarrari ere gaurko jarri zioten irteera data, baina 197/2006 sententziaren inguruko erabakia hilaren 12ra arte atzeratu dute eta bien bitartean espetxean jarraituko du, Etxeratek jakinarazi duenez.
Presoen senideen elkarteak Rojoren kasua «bereziki larria» dela, «bahituta baitute espetxean». «Prozedura hau ez da ohikoa eta argi erakusten du presoak une honetan duen babesgabetasuna», nabarmendu du.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

