
Gazte erakunde ezkertiar eta independentista baten sorreran dabiltzan Zukguako hainbat kidek ‘Gazte danbada’ jaialdia aurketu dute gaur goizean Bilbon. Jaialdia martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean izango da.
Ekimenarekin Zukgua prozesuaren amaiera irudikatu nahi dute eta, era berean, gazte erakundearen jaiotza ospatuko dute, auzolana oinarri izango duen eta gazteek gazteentzat egina izango den ekimenean.
Jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu ez badute ere, ekimenaren kanta Iheskide taldeak egin duela azaldu dute, Keike taldeko Nerearen kolaborazioarekin. Gaur arratsaldean Durangon egingo duten ekimen baten bidez aurkeztuko dute kanta, baita jaialdiari begira eginiko spota ere.
Aurkezpenean aurreratu dutenez, antzerki, estilo guztietako musika, hitzaldi, tailer, eztabaida... izango dira ekimenaren ardatz, sormenak eta parte hartzeak indar handia izango dutelarik.
Ekimenaren nondik-norakoak zabaltzen joateko web orri bat jarriko dute martxan ondorengo egunetan: gaztedanbada.net.
Gazte Zukgua prozesu eratzailea
Bestalde, gazte Zukgua prozesu eratzailearen balorazio txiki bat egin dute. Dagoeneko lehen bi blokeak amaitu direla azaldu dute -egoeraren azterketa orokorra eta Euskal Herriko ziklo politikoaren irakurketa- eta hurrengo hilabeteak gazte estrategia zehazten igaroko dituztela argitu dute.
Prozesua indartsu hasi zutela nabarmendu dute eta Zarautzen egin zuten aurkezpena nabarmendu dute. 200 herri ingururen parte hartzea goraipatu dute ia 2.000 gazte inguruk eztabaida asanbladatan parte hartu dutela azaldu dute.

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti
