Naiz.info
Bilbo

Lagunak taldearen gainetik dagoela erakutsi du Athleticek

Talde zuri-gorriak 0 eta 4 irabazi du euskal derbia eta sendo jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan. Realak berriz, Rayo Vallecanoren kontra berdindu du etxean (1-1).

Athleticek erraz gainditu du Lagunak taldea. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Athleticek erraz gainditu du Lagunak taldea. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Athleticek Emakumezkoen Lehen Mailako sailkapenaren buruan sendo jarraitzen du. Zuri-gorriek erraz irabazi dute Lagunak taldearen kontrako euskal derbia (0-4).

Realak berriz, berdinketa garrantzitsu bat eskuratu du Rayo Vallecanoren kontra (1-1).