Herrira mugimenduak eta Topatu.info-k aurreratu duten moduan, kalean da jada Imanol Gonzalez Pardo Karrantzako gaztea, 30.000 euroko bermea ordainduta.
Iragan irailaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, bizileku duen Balmasedan martxoaren 29ko greba orokorrean autobus batean lehergailu bat jartzea egotzita. Egun batzuk beranduago, haren espetxeratzea agindu zuen epaileak.
Ertzaintzak Gonzalez atzeman zuen egunean bertan, ezker abertzaleko ordezkaritza zabal batek agerraldia egin zuen, haren atxiloketa «politikoa» izan zela salatzeko, «heltzear zen gazte ekimena indargabetzeko helburua zuena».
Pays Basque
Los ingredientes para un «lawfare»
Culture
Jon Sarasua: «Marko ideologiko jakina dago txapelketan, eta pobrea»
Pays Basque
Lawfare: berria ez den jarduera bat, sei kasu paradigmatikotan
Pays Basque
Las negociaciones de PNV y PSE tendrán en vilo a 433 altos cargos y asesores
Pays Basque