
Donostian ospatzen de DFeria jaialdiaren XIX. edizioaren aurkezpena egin dute hiriko Udalean. Bertan izan dira, besteak beste, Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara zinegotzia, Clara Montero Lakuako Kultura Promozioko zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Aldundiko kultura arduraduna eta Norka Chiapuso jaialdiaren zuzendaria.
DFeria martxoaren 18 eta 21 bitarte ospatuko da eta bertan 27 konpainiak hartuko dute parte, horietatik erdian euskaldunak izango direlarik. Hamalau antzerki emandaldiak izango dira, hamaika dantza ikuskizunak eta beste biek bi diziplinak batzen dituzte.
Era berean, ikuskizunez gain ekimen paraleloak egingo direla azaldu du Txapartegik eta jaialdiaren zentru garrantzitsuena Victoria Eugenia antzokia izango dela aurreratu du.
Programazioari dagokionez, martxoaren 19an Zurriolako hondartzen ospatuko den ‘Naufragoak’ ekiemena goraipatu du Chiapusok. Horrez gain, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen Semea’ antzerki obra ere aipatu du.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
