NAIZ.INFO
Bilbo

Athleticek ez du atzera egiten

Zuri-gorriek 2 eta 1 irabazi dute Huelvaren kontra eta Emakumezkoen Lehen Mailako liderrak izatne jarraitzen dute. Realak 4 eta 0 galdu du Bartzelonaren zelaian eta Lagunak taldeak 0 eta 5 Valentziaren aurka.

Athleticek elurpean jokatu behar izan du Lezaman. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)
Athleticek elurpean jokatu behar izan du Lezaman. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)

Athleticek tinko eusten du Emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan. Jardunaldi honetan Huelva taldea mendean hartu du Lezaman (2-1) eta hiru eta lau puntutako tartea mantentzen du Atletico Madril eta Bartzelonarekiko.

Punturik eskuratu ez dutenak berriz, Reala eta Lagunak izan dira. Txuri-urdinek 4 eta 0 galdu dute Bartzelonaren kontra eta nafarrek 0 eta 5 Valentziaren kontra.