
Ehun bertsolarik, 25 bertso-eskolak eta hogei gai-jartzailek hartuko dute parte Bertso Korrika ekimenean. Ikasleek bertso saioan aurkituko dituzten edukiak euskaltegian landuko dituzte: bertsolariak ezagutu, saioan egingo diren ariketak azaldu, bertsoa sortzeko prozesua irakatsi… eta ikasleek eurek ariketen prestaketan parte hartuko dute. Modu honetan, euskara ikasleei bertsolaritzara hurbildu eta gozatzeko aukera eskaini nahi diete Bertsozale Elkartetik. Iñaki Murua lehendakariak azaldu duenez, elkar elikatzeko modu bat ere bada, etorkizuneko bertsozaleak eta gai-jartzaileak ziurtatzeko.
Saioen antolaketa tokiko bertso-eskolen esku egon da eta plazaz plaza dabiltzan bertsolariekin batera, hasi berriei ere aukera emango zaie saio hauetan.
Lehenengo saioa gaur bertan izango da Aguraingo Herriko tabernan 22.00etan. Oier Suarez izango da gai-jartzaile eta Igor Elortza, Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo eta Oier Arbina arituko dira kantuan. Azkainen ere bertso-afaria antolatu dute gaurko. Kilika gaztetxean Odei Barroso eta Ortzi Idoate arituko dira Xumai Murua gai-jartzaile dutela.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
