Naiz.info
Kairo

Heriotza zigorra berretsi dute 21 lagunentzako Egipton, Port Saideko sarraskiagatik

Epaiaren berri izan ostean, Al Ahly futbol taldeko jarraitzaileek protesta egin dute Kairoko Zamalek auzoan eta Poliziaren Kluba erre dute.

Port Said futbol zelaiko sarraskia ikertu duen auzitegiak berretsi egin du joan den urtarrilean emandako epaia eta 21 laguni heriotz zigorra ezarri die. Beste auzipetuei dagokienez, bosti bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri die, 28 lagun absolbitu egin dituzte eta gainerakoei 5,10 eta 15 urteko zigorrak ezarri dizkiete.

Epaituak izan diren poliziei berriz, bati 15 urteko espetxe zigorra ezarri diote, bizi arteko espetxe zigorra beste bati eta zazpi polizia absolbitu egin dituzte.

Al Masry etxeko taldearen eta Al Ahly kairotarraren Ligako partida bukatu osteko liskarretan, 74 lagun hil ziren Egipto ipar-ekialdeko Port Said hiriko futbol zelaian.