NAIZ.INFO
DONOSTIA

CaixaBankek 230 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herrian, gehienak Nafarroan

CaixaBankek 230 lanpostu murriztuko ditu Hego Euskal Herrian, gehienak Nafarroan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Estatu espainolean guztira 3.002 lagun kaleratuko ditu.

CCOO, UGT eta SECPB sindikatuek azaldu dutenez, CaixaBank erakundeak guztira 230 lanpostu murriztuko ditu Hego Euskal Herrian, horietatik gehienak Nafarroan (162) eta beste 68 Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

Estatu espainol osoan 3.002 langile kaleratzeko asmoa du bankuak; horietatik 743 Banca Civican enplegu erregulazioan dauden enplegatuak dira.