
2.000 kilometro baino gehiago egin ditu jada Korrikaren 18. edizioak, Baionatik geroz eta gertuago da, beraz. Ezkerraldean esnatu da ekimena eta bereziki aipagarria izan da Barakaldon bildu den jendetza, Kale Nagusia jendez lepo izan baita.
Sestao, Erandio, Santurtzi... guztiak agertu dira euskararen alde. Atzokoan bezala, lurretik ez ezik uretatik ere ibili da lekukoa.
Erromon, 2016. kilometroan, Joseba Campo eta Urtsa Errasti Korrikaren sustatzaile izan zirenek hartu dute testigua. Omenalditxo horrez gain, izan da besterik ere. Duela hilabete inguru hil zen Lurdes Artetxe ere izan dute gogoan, Uribe Kostan euskara irakasten eman duen guztiagatik.
Familiak jaso du lekukoa eta Edurne Brouard berak ere hartu du parte Artetxeren omenaldian.
Algorta izan da Korrikaren hurrengo geltokia. Mungiara ere heldu da. Bertan, «Mungin geure ikurrek’ plataformako kideek ikurrinaren aldeko kilometroa egin dute. Euskalakarien artean ikurrina txikiak banatu eta haien kilometroa egiterakoan bandera handi bat eraman dute bizikleten bitartez.
Gobernu espainolak herrian inposatu nahi duen bandera espainolaren kontrako plataforma da, hain zuzen.
Bada bitxikeria bat aurtengo ekimenean; ohitura bihurtzen hasi da kilometroa ezkontzera dihoan bikote bati oparitzea.
Arratsaldea giro ederrean igaro du Korrikak. Nabari izan da, baita ere, haurren oporraldia abiatu dela, haietako askok parte hartu baitute. Busturialdetik igaro ondoren, Kortezubin amaituko du eguna Korrikak.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

