
Galdakaoko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa deitu du gaur arratsaldean Herrirak Xabier Lopez Peñaren heriotza salatu eta presoen eskubideak errespeta ditzatela eskatzeko.
Ehunka lagun bildu dira herrikidearen heriotzaren harira, horien artean, Periko Solabarria, Tasio Erkizia edo Nico Moreno.
Manifestazioaren amaieran ekitaldia burutu dute eta sakabanaketa eta egungo espetxe politika arbuiatu dituzte. «Ez dugu oinarrizko eskubideen ‘Guantanamorik’ onartuko», adierazi dute.
Herri mugimenduak mobilizazioak deitu ditu ostegunean Estatu frantsesak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta ostiralean Basauriko eta Galdakaoko udaletxeen aurrean.

Culture
El apoyo a Sertorio pudo desencadenar la destrucción del poblado vascón de Irulegi

Nafarroa
Ningún militar puede llevar una camiseta de un partido neonazi

Gipuzkoa
Llaman a hacer frente a «grupos racistas, como las patrullas ciudadanas», el 2-O en Irun

Pays Basque
Desahucian a una familia con dos menores en Gasteiz

Nafarroa
