ELAk Auzitegi Goren espainolak Donostiako gazteen aurka hartutako erabakia salatu du ohar bidez. «Irregulartasunez betetako prozesua» izan dela iritzi dio, «PP-PSOEk eta frantziar eta espainiar konfederazio sindikalek sinaturiko Itun Antiterroristatik eratorritako bultzatada politiko errepresiboan oinarritutakoa».
Bere iritziz, Itun horren xedea «erreferentzia independentista ezabatzea eta egungo prozesu politikoa baldintzatzea» da baita atxiloketa, sarekada eta kartzelaratzeekin «mugimendu politiko oso baten kikiltzea eta gazte hauek militantziarekiko desafekzioa eta militantzia bera uztea».
Ildo horretatik, Itun Antiterrorista bertan behera uzteko eskatu du ELA sindikatuak, «babes ideolojiko, judizial, politiko eta morala ematen diolako errepresio dinamika anker honi».
Halaber, «proiektu politiko baten alde militatzearen eskubidea bermatua» izateko galdegin du, «inongo jazarpenik gabe».

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén

