
Ertzaintza bi aldiz izan da gaur goizaldean Aske Gunean, eta tentsio une latzak bizi izan dira. Zortzi zigortuen inguruan sortutako «herri harresiak», ordea, bi alditan ekidin ditu haien atxiloketak.
Urduritasuna, ordea, ez da gehiegi baretu Bulebarreko Aske Gunean. Sare sozialetan zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herriko leku ezberdinetatik Ertzaintzaren hainbat furgoneta Donostiarako bidean jarri dira eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete Aske Gunetik. Alerta piztu da, baina momentuz giroa lasaia da bertan.
Gero eta babes gehiago ari dira jasotzen donostiar gazteak. Gaurkoan, ikasleen partetik. Ernaik eta Ikasle Abertzaleek deituta lanuzteak egin dituzte ikastetxe eta unibertsitateetan eta ondoren Bulebarrerako bidea hartu dute. Bertan da @iontelleria lankidea eta jendez gainezka dagoela narbarmendu du.
Deskontrol taldearen emanaldia izan dute bertan eta manifestu bat irakurri dute ondoren. «Aske Gunearen ondoren gauzak ez dira berdin izango», ohartarazi dute, eta zortzi zigortuak atxilotu nahi badituzte «gure gainetik pasa beharko dutela» nabarmendu.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

