NAIZ.INFO
EL AAIUN

Gose greban zegoen preso saharar bat hil da Marokon

Marokoko espetxe batean gose greban zegoen preso saharar bat hil egin da, RASD News berri agentziak zabaldu duenez.

Marokoko Ait Melul espetxean zegoen Mohamed el-Burhimi preso sahararra hil egin da, RASD News berri agentziak zabaldu duenez.

El-Burhimik 22 urte zituen eta gose greba hasi zuen apirilaren 30ean bere espetxeratzearen aurka. Hamar urteko zigorra ezarri zioten.