
Gipuzkoako lurraldearen gehiengoak bat egin du sindikatuek deitutako greba orokorrarekin. Industriaren alorrean, lantegi nagusienek ateak ixtea erabaki dute, CAF, Indar, Rodisa, Niessen, Eztanda, TS Fundiciones, Angel Iglesias (Ikusi), Industrias Auxiliares, Elay Industrial, Fundiciones Wind Energy Casting, Muskgo, Cementos Rezola, Sarriopapel eta Unipapel dira adibideetako batzuk.
Donostian, Maria Cristina eta Londres hoteletako langileek ere bat egin dute lanuztearekin, baita Berkha, Autogrill eta Carrefour Olaberriak ere.
Goierri aldean jarraipena zabala izan da, salbuespen batzuk kenduta. Ampok eta Eroskik, esaterako, uko egin diote grebarekin bat egiteari.
Udaletxe eta instituzio publikoetan ere greba izan da nagusi langileen artean. Irakaskuntza publikoan argazki berbera errepikatu da. Eraikinak garbitzen dituzten langile publikoen «gehiengo zabal batek» egin du bat lanuztearekin.
Osasungintzan, zerbitzu minimoak izanik, ia erabateko jarraipena du grebaren deialdiak.
Arlo industrialari erreparatuz gero, 50 langilez gaindiko enpresen jarraipena egin dute sindikatuek. Gipuzkoan 198 enpresa aztertu dituzte. Grebaren parte hartzea %70ekoa izan da aztertutako enpresen %53an, %30ekoa baina handiagoa enpresen %22an eta %30a baino txikiagoa enpresen %11an. Lantokien %13,64ko daturik ez dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

